DocumentosEU

Aurkezpena

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan Jose Agirre monje beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako funts dokumentalak jasotzea eta horien ardura bere gain hartzea, eta Agirrek hasitako lanari segida ematea, funts berriak jasotzen jarraituz eta horiek denak gizartearen esku jarriz.

ERAKUSKETA BERRIA !

80ko hamarkada Euskal Herrian: politika, gizartea, kultura erakusketa antolatu dugu. Bertan Lazkaoko Beneditarren Fundazioan gordetzen ditugun funtsak jarriko ditugu ikusgai: kartelak, pegatinak, panfletoak…, eta horien bitartez 80ko hamarkadako euskal politika, gizartea eta kulturaren nondik norakoak azalduko ditugu.
Erakusketa azaroaren 17tik abenduaren 2ra egongo da zabalik Lazkaoko Kultur Etxean (Euskadi Enparantza 1, Lazkao), astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:30etara.

Eman zure funtsak dohaintzan!


Beren funtsak –artxiboak, bildumak, aldizkariak, mota guztietako dokumentuak…– Lazkaoko Beneditarren Fundazioari eman nahi dizkioten pertsona eta erakundeak fundazioarekin jar daitezke harremanetan, bai zuzenean, baita Euskodoken bitartez ere: Euskodok (Euskal Ondare Dokumental eta Bibliografikoa Kontserbatzeko Elkartea), Placido Kareaga Plaza 1, 7. esk., 48014 Bilbao / 665750931 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it..

Elosegi 27, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. | T (+34) 943 888 781